
Politikatzen
martes, 20 de noviembre de 2012
martes, 6 de noviembre de 2012
Euskal Herriko unibertsitateen kalitatea bermatu du EROSKI CONSUMERek
Master ofizialen eskaintzan
lehiakortasun handia dute oraindik euskalunibertsitateek
Masifikaziorik gutxien daukaten unibertsitateen artean
aurkitzen dira euskal unibertsitateak, EROSKI CONSUMERek Estatuan dauden
76 unibertsitateei buruz argitaratu duen gidaren arabera. Klaseen
masifikazioa, irakasle bakoitzari dagozkion ikasle kopuruaren arabera
kalkulatzen da. Estatuko unibertsitateen batez besteko masifikazioa 12,4koa da;
aldiz, gidaren datu eguneratuek erakusten dute EHU dela unibertsitate publikoen
artean ratiorik hoberena duena,8´4.Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere datu baikorrak ditu , masifikazioa
8´5ekoa izanik.
Euskal unibertsitate pribatuei dagokionez, Deustuko
Unibertsitatea da Estatuko masifikazio ratiorik hoberena duen unibertsitatea,
eta MUk urrenez urren jarraitzen dio. Nafarroako Unibertsitateak aldiz estatuko
ratio gainditzen du, honen ratioa 13 izanik. Euskal unibertsitateen hornikuntza
informatikoa azterturik, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea
nabarmendu dira arlo horretan: ordenagailu bat hiru ikasleko.
Euskal
unibertsitateen artean, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate ikerkuntza
jardunik oparoena: bertan burutu dira euskal unibertsitateetan defendatu diren
572 doktore-tesietatik 503. Ildo berberari jarraituz, EHU da master ofizialetan
eskaintza oparoena duena, 100 master inguru. Bestalde, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei dagokionez
(AZL), Nafarroako unibertsitatearen ratioa da handiena; EHUk aldiz
unibertsitate-sistema guztiko apalena du.
Enpresekin dituzten hitzarmenei dagokionez, euskal
unibertsitateetan pribatuek dute abantaila. Mondragon Unibertsitatearen arlo korporatiboa
kontuan harturik 600 enpresekin aurkezten ditu harremanak. Deustuko Unibertsitateak
jarraitzen dio urrenez urren 500 enpresen hitzarmenarekin. Guztien gainetik,
Nafarroako Unibertsitatea dugu,
besteak beste 3000 enpresekin hitzarmenetan. Unibertsitate publikoei
dagokionez, euskal unibertsitate publikoak ez dira atzean geratzen: EHUk 488
enpresekin ditu hitzarmenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aldiz 353rekin.

Master
ofizialak; lehia erabakiorra konpetentzian
Master ofizialei dagokienez, aukeren artean ikasleek
2.564 master ofizial dituzte euren ikasketak osatzeko, 76 unibertsitatek
eskainiak. Autonomia erkidegoei banaka
begiratuz gero, Kataluniak, Madrilek eta Andaluziak daukate eskaintzarik
ugariena master ofizialetan, lehen biak 500 titulu baina gehiago biltzen
dituzte. EHU
izanik master ofizial gehien eskaintzen dituen euskal unibertsitatea, 100
titulu, oraindik urrun dago zifra horietatik. Atzera begiratuz ordea, badaude
20 master ere ez dituzten unibertsitateak.
martes, 23 de octubre de 2012
martes, 2 de octubre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)