martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako ikasle eragileak bilkura gisa aurkeztu dira lehen aldiz


Leioako Ikasle Mugimenduak (LIM)“unibertsitate publiko eta euskalduna” lortzea du xede                                          
                                                                                                                                               Erik AZNAL
LIM, Leioako Ikasle Mugimenduak: Ikasle Ekintza (IE), Ikasle Abertzaleak (IA), Herrira, M15M, Gazte Komunisten Kolektiboa (GKK), Medikuntzako Asanblada, Arte Ederretako Asanblada eta Gizarte Zientzien Asanblada eragileak biltzen ditu. Proiektuaren gauzapena eta lehen bilkurak pasaden urtean burutu baziren ere, lehen aldiz aurten agertu dira jendartean eragile bakar eta batu gisa. Ordezkarien hitzetan bilkurak “indar handiagoa” emango die aldarrikapenei, kolektiboa izanik. Gainera, modu honetan, “ikasle gehiagoren errepresentazioa” jaso ahal izango dute kontseiluaren aurrean. Ordezkariek diotenez "aldaketa nagusia Campus alorrean izango da, ez fakultate alorrean”; Medikuntza, Arte Ederrak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateek eduki badaukatelako eragile horiek biltzen dituen asanblada propioa.
Bozeramaileek adierazi dutenez Irailaren 26ko Greba izango da bilkuraren lehen mugarria “unibertsitate publiko eta euskalduna” lortzeko bidean. Irailaren 26ko Greban eragile bateratu gisa agertzea erabaki dute gobernuaren murrizketen aurrean, hezkuntza alorrak kezkatzen ditu gehienbat. Ildo horretan, Ikasleen aurrean hilaren 13an burutu zuten aurkezpena fakultate ezberdinetan, euren helburuak luzatu eta parte-hartzea deitzeko.
Ideologia muga
LIMeko partaideek jakin badakite eragile bakoitzak bere ideologia duela, ondorioz ardi dut zenbait aldarrikapenetan ez direla bat etorriko. Ildo horretan, aurkezpenean agertu ziren eragileek euren mezua luzatu zuten; Ikasle Ekintzak “ikasle ezkertiar eta parekidea” aldarrikatu zuen, Ikasle Abertzaleak “ikasle abertzale eta euskalduna” eta azkenik Herrirak “Preso eta Iheslarien eskubideak aldarrikatuko dituen ikasleria”.
     IAk bere aldetik identitatearen ideologiari eutsirik hainbat ekimen luzatu zituen eragile propioaren izenean: hala nola, Urriaren 11n espainiar eta frantziar estatuetako nazio zapalduetako ikasleen elkartasunak deituriko aldarrikapena. Eta bigarrenik, Urriaren 12an ospatuko den Hispanitatearen egunaren aurkako deialdia “jai arrotzei egurra” lelopean.


Leioako ikasle eragileak aldarrikapenean baturik, iturria: http://topatu.info/


No hay comentarios:

Publicar un comentario