martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako UPV/EHUko Canpuseko atletismo pista behin behineko aparkaleku bilakatuta
Unai ATELA
Canpuseko atletismo-pistak aparkaleku funtzioa beteko du Medikuntza eta Odontologia fakultate aurrean egiten dabiltzan parking-a bukatu arte. Egun hau 2013ko urrian izatean dago pentsatuta eta hordurako 1200 ibilgailurako kapazitatea duen eraikina izango du Bizkaiko Canpusak, autobusentzako egingo diren 20 nasa eta hauei itxaroteko eremu estali batez gain.
 
Carmelo Garitaonandia, Canpuseko errektoreak dioenez, badaki sakrifizio handia izango dela hau, baina pazientzia eskatzen du. Bere hitzetan: “Espero dut denok konturatzea zelan hobetuko den campusaren irisgarritasuna behin obrak amaitutakoan”.
Atletismo-pistatik eraikinetara sarrera errazteko bide berri bat egin dute. Izan ere, errektoreak dioenez, jendeak sarrera nagusiaren aurrean dagoen biribilgunea errepide erditik gurutzatzea sahiestu nahi da, “debekatuta egoteaz gain, hori egiten dutenek arriskuan jarriko dutelako beraien burua, eta hori erabat saihetsi daiteke oinezkoentzako ibilbidea den zubia erabilita”.
Honez gain, Parke Zientifikoaren proiektua ere aurrera doa, Leioa-Unbe errepidea desbideratu eta Irakasleen Unibertsitate Eskolaren aurrean dagoen sarrera oztopatzen duelarik. Carmelo Garitaonaindiak ahalegin osagarri bat eskatzen du, “beharrezko aurrerapausoa” ematea posible izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario