martes, 18 de septiembre de 2012


Bizkaiko Campuseko garraio publikoa garestiegia dela esan dute aurtengo ikasleek
                                                                                                                                 BARRENETXEA Jon

Leioa Unibertsitateko garraio publikoa garestiegia dela esan dute bertan ikasten duten hainbat ikaslek. Hainbat urtez jarraian, ikasle askoren ahotan egondako gaia izan ondoren, Foru Aldundiak  eta Bilboko Udaletxeak ez du inolako erantzunik eman. Arazoari aurre egiteko irtenbideak bilatzen hasi dira eta pasadan urteko ekainean ikasle ezberdinen sinadurak batzen hasi ziren, arazoa konpontzeko nahietan. Sinadura bilketa egiteko bi aukera sortu dute. Unibertsitateko kontseilaritza dagoen lekuan sinadura emateko aukera izateaz gain, interneten bidez ere egin daiteke, “abaratarprecios.es” deituriko web orrialdea kontuan hartuta. 


Urtero garraio publikoaren prezioak gora egiten du eta diferentziak nabarmentzekoak dira. Harritzekoa da autobuseko prezioa metrokoa baino garestiagoa izatea. Ikasleek eskatzen dutena beraz, autobuseko prezioa jaistea da. “Bono” bat nahi dute non metroko edota autobuseko prezioa berdina izan dadin. Eskatzen duten beste gauzetariko bat, ikasle eta langabetuentzako prezio bereziak jartzea da.

Kotxea autobusa hartu beharrean
Ikasle gehienak autobusaren prezioa zein den ikusita kotxea hartzea erabakitzen du , esan bezala bai prezio eta erosotasunagatik. Horrek beste arazo bat dakar: aparkatzeko leku eskasa. Goizero sortzen diren auto ilarak nabarmentzekoak dira. Beraz, Leioa Campuseko arazoak gero eta garrantzitsuagoak eta nagusiagoak dira eta ikasleek orain arte ez dute inolako erantzunik jaso Foru Aldundia eta Bilboko Udaletxearen partetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario