martes, 2 de octubre de 2012

Otegiren "El tiempo de las luces" liburuaren lehen edizioa agortu da jada

Arnaldo Otegik liburuarekiko duen helburua aro politiko berriaren irizpide eta gakoak  aurkeztea da.
                                                                                                                                               Erik AZNAL
          Arnaldo Otegiren "El tiempo de las luces" liburuak arrakasta ukaezina izan du, Euskal Herrian nahiz atzerrian. Gara egunkariak ostiraleko atalean gehigarri gisa eskaini zuen  liburuaren lehen edizioa agortu da jada.Otegik aldezaurretik barkamena eskatu nahi izan die ETAko biktimei; liburuak sor ditzaken min sentimentuak arrazoi.

Argia iluntasun

Antonio Basagoitik "El libro del terror" gisa izenpetu du Otegiren liburua.


 http://storify.com/skbrk/otegiren-el-tiempo-de-las-luces-liburuaren-lehen-e

Cospedalek soldata gabe utzi ditu 49 diputatu


Gaztela-Mantxako PP-ko burua den Maria Dolores de Cospedalek datorren urteko aurrekontua aurkeztu du. Honen arabera 49 diputatu soldata gabe geldituko dira. PSOEren kritikak arin heldu dira. Izan ere, neurri berri honekin milio bat euro inguru aurreztuko dira, baina kargu altuetako zuzendaritzakoei ordaintzeko 67 milioi jasoko ditu. Sare sozialetan ere hainbat protesta ikusi daitezke Cospedalen erabakiaren aurka.
http://storify.com/TrancheteBIL/cospedalek-soldata-gabe-utzi-ditu-49-diputatu
 Antonio Basagoitik euskaldunen dudak argitu zituen ETBko "Euskadi pregunta" saioan

Antonio Basagoti, Euskadiko PPko lehendakariak "Euskadi pregunta" saioan parte hartu zuen joandako ostiralean, irailak 28. Esandako gauzen artean azpimarratzekoak hauek izan dira: " Independentzia Euskadirentzat hondamendia izango litzateke" eta "euskeraren erabilera nazismoarekin parekatzen dut". Programak izugarrizko arrakasta izan zuen %12,2 jarraipenarekin, 93.000 ikus-entzule gutxi gorabehera.

martes, 18 de septiembre de 2012


Bizkaiko Campuseko garraio publikoa garestiegia dela esan dute aurtengo ikasleek
                                                                                                                                 BARRENETXEA Jon

Leioa Unibertsitateko garraio publikoa garestiegia dela esan dute bertan ikasten duten hainbat ikaslek. Hainbat urtez jarraian, ikasle askoren ahotan egondako gaia izan ondoren, Foru Aldundiak  eta Bilboko Udaletxeak ez du inolako erantzunik eman. Arazoari aurre egiteko irtenbideak bilatzen hasi dira eta pasadan urteko ekainean ikasle ezberdinen sinadurak batzen hasi ziren, arazoa konpontzeko nahietan. Sinadura bilketa egiteko bi aukera sortu dute. Unibertsitateko kontseilaritza dagoen lekuan sinadura emateko aukera izateaz gain, interneten bidez ere egin daiteke, “abaratarprecios.es” deituriko web orrialdea kontuan hartuta. 


Urtero garraio publikoaren prezioak gora egiten du eta diferentziak nabarmentzekoak dira. Harritzekoa da autobuseko prezioa metrokoa baino garestiagoa izatea. Ikasleek eskatzen dutena beraz, autobuseko prezioa jaistea da. “Bono” bat nahi dute non metroko edota autobuseko prezioa berdina izan dadin. Eskatzen duten beste gauzetariko bat, ikasle eta langabetuentzako prezio bereziak jartzea da.

Kotxea autobusa hartu beharrean
Ikasle gehienak autobusaren prezioa zein den ikusita kotxea hartzea erabakitzen du , esan bezala bai prezio eta erosotasunagatik. Horrek beste arazo bat dakar: aparkatzeko leku eskasa. Goizero sortzen diren auto ilarak nabarmentzekoak dira. Beraz, Leioa Campuseko arazoak gero eta garrantzitsuagoak eta nagusiagoak dira eta ikasleek orain arte ez dute inolako erantzunik jaso Foru Aldundia eta Bilboko Udaletxearen partetik.
Leioako UPV/EHUko Canpuseko atletismo pista behin behineko aparkaleku bilakatuta
Unai ATELA
Canpuseko atletismo-pistak aparkaleku funtzioa beteko du Medikuntza eta Odontologia fakultate aurrean egiten dabiltzan parking-a bukatu arte. Egun hau 2013ko urrian izatean dago pentsatuta eta hordurako 1200 ibilgailurako kapazitatea duen eraikina izango du Bizkaiko Canpusak, autobusentzako egingo diren 20 nasa eta hauei itxaroteko eremu estali batez gain.
 
Carmelo Garitaonandia, Canpuseko errektoreak dioenez, badaki sakrifizio handia izango dela hau, baina pazientzia eskatzen du. Bere hitzetan: “Espero dut denok konturatzea zelan hobetuko den campusaren irisgarritasuna behin obrak amaitutakoan”.
Atletismo-pistatik eraikinetara sarrera errazteko bide berri bat egin dute. Izan ere, errektoreak dioenez, jendeak sarrera nagusiaren aurrean dagoen biribilgunea errepide erditik gurutzatzea sahiestu nahi da, “debekatuta egoteaz gain, hori egiten dutenek arriskuan jarriko dutelako beraien burua, eta hori erabat saihetsi daiteke oinezkoentzako ibilbidea den zubia erabilita”.
Honez gain, Parke Zientifikoaren proiektua ere aurrera doa, Leioa-Unbe errepidea desbideratu eta Irakasleen Unibertsitate Eskolaren aurrean dagoen sarrera oztopatzen duelarik. Carmelo Garitaonaindiak ahalegin osagarri bat eskatzen du, “beharrezko aurrerapausoa” ematea posible izan dadin.